Ongi etorri herritarren atarira
Udalak, berrikuntzaren eta zerbitzuen kalitatearen aldeko apustuarekin jarraituz, herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ditzaten.
'Tramiteak' atalean zure Udalarekin ohiko tramiteak egiteko jakin beharreko informazioa duzu eskura.
Tramite bakoitzean zure eskaeraren kudeaketa eta ebazpenaren arduradunak nortzuk diren, non eta nola kudeatu, aurkeztu beharreko dokumentazioa, datak eta aurkezpen epeak, eta bestelako informazio gehigarriari buruzko informazioa aurkituko duzu, interesatzen zaizun tramitea aurrez informazio osoa izanda egin dezazun.
Gainera, kudeaketa errazteko, tramitazioa hasteko Erregistro Elektronikoa eskaintzen da. Komunikazio bide azkarragoa eta zuzenagoa izango duzu, pertsonalki udal bulegoetara joan gabe, etxetik tramiteak egin ahal izateko.
Erregistro Elektronikoaren bidez egindako edozein tramite egin ondoren, frogagiri bat lortuko duzu, tramitazioa aurrez aurre egingo bazenu bezalako balio juridikoa duena. Eta gainera, edozein momentutan sortutako espedientearen tramitazioaren berri izan edota jasotako dokumentu digitalak balioztatu ditzakezu, zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna, igorritako datuen benetakotasuna eta zure ziurtagiri digitalarekin egindako ekintzen segurtasun juridikoa bermatuz.
Postontzi bat ere edukiko duzu. Bertan, eskatutako tramiteek sortutako jakinarazpen guztiak utziko dizkizugu, helburu horretarako zuk baimentzen diguzun posta elektronikora bidalitako mezuen bidez.
Zure Udaletxea eskura izango duzu eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, urte osoan zehar, denbora-mugarik gabe, ordutegi eta jende-ilararik gabe.
Erregistro Elektronikoaren bidez tramiteak egiteko eta zure postontzia kontsultatzeko nahikoa da ziurtagiri digitala edukitzea, ONA txartelak edo NA elektronikoak daukatena bezalakoa.