Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Biztanleen erroldatze: altak Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Zaldibiako Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea Espainiar Estatuko beste udalerri batetik edo atzerritik herrira bizitzera datozenak, eta baita, edozein zioagatik, herrian bizitzen jarraitu arren, Gaintzako Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnak. OHARRA: Tramite hau adierazitako arreta bulegoetan egin daiteke soilik.

Harrera zerbitzua

Santa Fe kalea, 18 20247 Zaldibia
Tlf.: 943880357 Fax: 943885043
bulegoa@zaldibia.eus

Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 15:00etara

Beharrezko dokumentazioa:
- Biztanleen Udal Erroldan izena emateko eskabide-orria. Bertan ageri diren adinez nagusi guztiek sinatu behar dute orria, edo, hala badagokio, beren legezko ordezkariak. Etxebizitzaren erabilera beste pertsona bati badagokio eta pertsona hori bertan erroldatuta ez badago edo erroldatzeko asmorik ez badu, eskabidea sinatu beharko du izen ematea baimenduz.
- Erroldan izena eman nahi duten pertsonen nortasuna egiaztatzen duen dokumentua, jatorrizkoa eta fotokopia (NAN, famili liburua 15 urtetik beherakoentzat NANik ez badute, egoitza-txartela, pasaportea, e.a.).
- Jabetza-eskritura nahiz indarrean dagoen alokairu-kontratua, jatorrizkoa eta fotokopia.
Alokairu-kontratua ez badago indarrean, alokairuaren azken ordainagiria ere ekarri beharko da.
- Interesatuak erroldatu nahi duen etxebizitzan beste pertsona batzuk ere izena emanda badaude, jabe nahiz maizterrak eskabide-orria sinatu beharko du eta haren NANaren nahiz Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren fotokopia ere aurkeztu beharko da.
 
Unitate arduradunak eskubidea du nahi beste dokumentu osagarri eskatzeko, izapidea behar bezala bete ahal izateko.
 
Beste informazio interesgarria:
- Ez ahaztu zerga-helbidea ere aldatzeko eskatzea.
- Eskabide-orria aurkezteak esan nahi du onespena ematen duzula Hautesle Errolda eskabide-orriko datuen arabera eguneratzeko.
 
Oharra: Europako Batasunetik kanpoko atzerritarrak:
- Behin betiko egoitza-baimenik ez baduzu, bi urtean behin berritu beharko duzu Erroldako inskripzioa
- Horrela ez egitea inskripzioa iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen diten 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 16.1 artikulua, 2. paragrafoa).

Ayto78