Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Biztanleen erroldatze: inskripzioa berritzeko eskaera Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Baldin eta Europako Batasunetik kanpoko atzerritarra bazara eta behin betiko egoitza-baimenik ez baduzu; izan ere, kasu horretan Erroldako inskripzioa bi urtean behin berritu behar duzu. Horrela ez egitea inskripzioa iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 16.1 artikulua, 2. paragrafoa. OHARRA: Tramite hau adierazitako arreta bulegoan egin daiteke soilik.

Harrera zerbitzua

Santa Fe kalea, 18 20247 Zaldibia
Tlf.: 943880357 Fax: 943885043
bulegoa@zaldibia.eus

Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 15:00etara

Interesatuak berak aurkezten badu:
Ekarri beharreko agiriak (jatorrizkoa eta fotokopia)
- Pasaportea edo,
- AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, Espainiako agintaritzak eman duen eta indarrean dagoen agiri batean ageri dena)
Interesatuaren ordezkaria agertzen bada:
Ekarri behar diren agiriak (jatorrizkoa eta fotokopia)
Interesatuarenak:
- Pasaportea edo,
- AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, Espainiako agintaritzak eman duen eta indarrean dagoen agiri batean ageri dena)
 
Ordezkoarenak:
a) Adinez nagusi bat ordezkatuz gero:
- Notarioaren aurrean egindako agiria
- Ahalmena duen funtzionario publiko baten aurrean interesatuak egindako agerraldia
b) Adin txikiko bat ordezkatuz gero:
- Guardia edo zaintza duen gurasoa izanez gero: hala dela egiaztatzen duen agiria
- Adin txikiko baten legezko ordezkoa izanez gero: ordezkotasuna egiaztatzen duen agiria

Ayto78