Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Ezkontza-ziurtagiria Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Ezkontza-ziurtagiria ezkontza bat egiaztatzen duen dokumentua da

Erregistro zibila

Santa Fe kalea, 18. 20247 Zaldibia Tlf.: 943880357 Fax:943885043

Astelehena: 09:00-14:00
Osteguna: 09:00-12:00

Hainbat modalitate daude:
 
A) Ziurtagiri positiboa:
 
Laburpena: Senar-emazteen nortasunari eta ezkontzari buruzko datuen inguruan Erregistro Zibilean dagoen informazioaren laburpena da. Hainbat motatakoa izan daiteke:
Arrunta: gaztelera hizkuntza ofizial bakar gisa duten komunitate autonomoentzat gazteleraz egindako ziurtagiria.
Nazioartekoa edo eleanitza: 1976ko irailaren 8ko Vienako Hitzarmena berretsi duten herrialdetan baliokotasuna izateko egina. Hitzarmena sinatu duten herrialdeetako (Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Bosnia, Kroazia, Eslovenia, Frantzia, Italia, Luxenburg, Mazedonia, Herbehereak, Portugal, Suitza, Turkia, Serbia Montenegro) hizkuntzetan idatzita dago.
Elebiduna: berezko hizkuntza ofiziala duen komunitate autonomo batean eskatutako ziurtagiriak gazteleraz eta komunitate autonomo horretako beste hizkuntza ofizialean izango dira.
Literala: Ezkontzaren inskripzioaren kopia literala da, ezkontzaren, senar-emazteen nortasunari eta egon daitezkeen marjinako oharrei (senar-emazteen erregimen ekoomikoa, banaketa, dibortzioa edo baliogabetzea,...) buruzko datuak ditu.
B) Ziurtagiri negatiboa: Ezkontza Erregistro Zibil horretan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen du
 
Nork eska dezake/aurkeztu
 
Behar duen edo interesa duen edozein herritarrek eska dezake, baimen berezirik gabe argitaratzea legez galarazita dauden salbuespenak izan ezik:
 
pAdopzio bidezko seme-alabatasun ziurtagiriak; senar-emazteenak ez diren, ezezagunenak diren edo izaera hori azaltzen duten egoeretako seme-alabatasun ziurtagiriak; jaoitze-orrian ezkontzaren data badute, eta hori jaiotze-dataren ondorengoa edo aurreko 180 egunetakoa bada; Expósito, horren analogoak edo desegokiak diren abizenen aldaketak dituzten ziurtagiriak.p
pSexu aldaketak dituztenak.p
pEzkontzen baliogabetasunaren, senar-emazteen banaketaren edo dibortzioaren, guraso-aginte gabeziaren kausak agertzen dituztenak.p
pAurreko puntuekin, egoera deshorogarriekin edo isilpeko izaera duten egoerekin lotutako artxibatutako dokumentuenak.p
Abortuen paper-sortakoak.
Baimena, kasu horietan, ardura duen epaileak emango du, baina eskatzeko legezko interesa eta arrazoia frogatzen dutenei soilik. Ziurtagirian eskatzailearen izena, igorri izanaren efektuak eta arduradunaren baimena agertuko dira. Arduradunak berak, bere kargu duen Erregistroan, ziurtagiria igorriko du

Ayto78