Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Heriotza-ziurtagiria Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Heriotza-ziurtagiria pertsona baten heriotza egiaztatzen duen dokumentu ofiziala da

Erregistro zibila

Santa Fe kalea, 18. 20247 Zaldibia Tlf.: 943880357 Fax:943885043

Astelehena: 09:00-14:00
Osteguna: 09:00-12:00

Hainbat modalitate daude:
A) Ziurtagiri positiboak:
- Laburpena: Erregistro Zibilean heriotzaren inguruan dagoen informazioaren laburpena. Hainbat motatakoa izan daiteke:
- Arrunta: gaztelera hizkuntza ofizial bakar gisa duten komunitate autonomoentzat gazteleraz egindako ziurtagiria.
- Nazioartekoa edo eleanitza: 1976ko irailaren 8ko Vienako Hitzarmena berretsi duten herrialdetan baliokotasuna izateko egina. Hitzarmena sinatu duten herrialdeetako (Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Bosnia, Kroazia, Eslovenia, Frantzia, Italia, Luxenburg, Mazedonia, Herbehereak, Portugal, Suitza, Turkia, Serbia Montenegro) hizkuntzetan idatzita dago.
- Elebiduna: berezko hizkuntza ofiziala duen komunitate autonomo batean eskatutako ziurtagiriak gazteleraz eta komunitate autonomo horretako beste hizkuntza ofizialean izango dira.
- Literala: heriotzaren inskripzioaren kopia literala da, pertsonaren nortasunari eta heriotzaren datu guztiak dituena.
B) Ziurtagiri negatiboak: Erregistro Zibil horretan pertsona baten heriotza erregistratuta ez dagoela ziurtatzen dute.
 
• Nork eska dezake/aurkeztu
Behar duen edo interesa duen edozein herritarrek eska dezake, baimen berezirik gabe argitaratzea legez galarazita dauden salbuespenak ezik:
- Adopzio bidezko seme-alabatasun ziurtagiriak; senar-emazteenak ez diren, ezezagunenak diren edo izaera hori azaltzen duten egoeretako seme-alabatasun ziurtagiriak; jaoitze-orrian ezkontzaren data badute, eta hori jaiotze-dataren ondorengoa edo aurreko 180 egunekoa bada; Expósito, horren analogoak edo desegokiak diren abizenen aldaketak dituzten ziurtagiriak.
- Sexu aldaketak dituztenak.
- Ezkontzen baliogabetasunaren, senar-emazteen banaketaren edo dibortzioaren, guraso-aginte gabeziaren kausak agertzen dituztenak.
- Aurreko puntuekin, egoera deshorogarriekin edo isilpeko izaera duten egoerekin lotutako artxibatutako dokumentuenak.
- Abortuen paper-sortakoak

Ayto78