Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Jaiotza-ziurtagiria Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Jaiotza-ziurtagiria Erregistro Zibileko arduradunak edo dagokion kontsularrak egindako egiaztagiria da. Jaiotza, data, ordua, haurraren sexua eta seme-alabatasuna ziurtatzen ditu

Erregistro zibila

Santa Fe kalea, 18. 20247 Zaldibia Tlf.: 943880357 Fax:943885043

Astelehena: 09:00-14:00
Osteguna: 09:00-12:00

Hainbat jaoitze-ziurtagiri mota eskatu ahal izango dituzu. Positiboa edo negatiboa izan daiteke.
• Ziurtagiri positiboa:
- Laburpena: Erregistro Zibilean jaiotzaren inguruan dagoen informazioaren laburpena. Hainbat motatakoa izan daiteke:
- Arrunta: gaztelera hizkuntza ofizial bakar gisa duten komunitate autonomoentzat gazteleraz egindako ziurtagiria.
- Nazioartekoa edo eleanitza: 1976ko irailaren 8ko Vienako Hitzarmena berretsi duten herrialdetan baliokotasuna izateko egina. Hitzarmena sinatu duten herrialdeetako (Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Bosnia, Kroazia, Eslovenia, Frantzia, Italia, Luxenburg, Mazedonia, Herbehereak, Portugal, Suitza, Turkia, Serbia Montenegro) hizkuntzetan idatzita dago.
- Elebiduna:  berezko hizkuntza ofiziala duen komunitate autonomo batean eskatutako ziurtagiriak gazteleraz eta komunitate autonomo horretako beste hizkuntza ofizialean izango dira.
- Literala: jaoitzaren inskripzioaren kopia literala da, pertsonaren nortasunari eta jaiotzaren datu guztiak dituena.
• Ziurtagiri negatiboa: Pertsona Erregistro Zibil horretan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen du.
Ziurtagiriaren edukia
Ziurtagiriek ondorengo datuak dituzte:
- Erregistroa. Udaletakoek udalerria eta probintzia izango dute, Kontsulatuetakoek, berriz, udalerria eta herrialdea.
- Inskribatutako pertsonaren nortasuna, inskripzioko ezaugarrien arabera.
Idazpenaren orrialdea eta liburukia edo orria eta dagokion orri-sorta.
- Data, guztia ziurtatzen duen arduradunaren edo idazkariaren izena eta sinadura eta bulegoaren zigilua.
Nork eska dezake/aurkeztu
- Ziurtagiria eskatzen duenak Erregistro Zibiletako edo Kontsulatuetako idazpenetan interesa duela kontsideratzen dugu. Halere, hurrengoak ezin izango ditugu argitaratu:
- Adopziozko seme-alabatasunari (ENZNren -Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusia- 1999ko otsailaren 15eko Instrukzioa jarraituz egindako inskripzioa alde batera utzita) edo ezezagunari edo izaera hori agerian uzten dutenei buruz, eta Expósito abizena edo antzekoak edo komenigarriak ez direnak aldatzeari buruz.
- Sexu aldaketen kasuan, baimena Epaile arduradunak emango du, baina eskatzeko legezko interesa eta arrazoia frogatzen dutenei soilik. Ziurtagirian eskatzailearen izena, igorri izanaren efektuak eta arduradunaren baimena agertuko dira. - Arduradunak, berak, bere kargu duen Erregistroan, ziurtagiria igorriko du.
Genero indarkeria kasuetan edo egoeraren larritasunak hala eskatu duenean baimendutako abizen aldaketei buruzkoa

Ayto78