Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Ezgaitasunaren kalifikazioa eta balorazioa Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Ezgaitasunaren kalifikazioa eta balorazioa. OHARRA: espedientea hasteko aurretxanda eskatu behar da Ongizate Sailan.

Gizarte zerbitzuak

Santa Fe kalea, 18. 20247 Zaldibia Tlf.: 943882000 Fax: 943885043 gizarte@zaldibia.eus

Astelehenetan eta ostegunetan: 09:00etatik - 13:00etara

•  Eskaera egiteko baldintzak:
- Ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala izatea
• Beharrezko dokumentazioa:
- Interesatuaren NANen fotokopia
- Interesatuaren medikuaren txostena
- Beste mediku-txostenen kopiak, izatekotan
- Osakidetzako txartela
•  Beste informazio interesgarria:
- Edozein eratako ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten pertsonen ezgaitasun-mailaren balorazioa da
- Gipuzkoako Diputazioko talde tekniko batek egiten du balorazioa eta ezgaitasun-maila zehazten duen egiaztagiri batean gauzatzen da
- Baloratzeko eskaria, Udaleko gizarte zerbitzuen bitartez egin behar da
- Lortzen den ezgaitasun-mailaren arabera, hainbat laguntza eskura daiteke
• Ezgaitasun ezagutzak, haren zenbatekoaren arabera, honakoak eskuratzeko eskubidea ematen du:
- Zerga-murrizketa: ezagutza izan ondorengo urteko errenta-aitorpenean
- Ibilgailuen matrikulazio-zergaren salbuespena
- Zirkulazio-zergaren salbuespena
- Bono-taxia
- Aparkatzeko txartela
- Kotizatu gabekoentzako pentsioa
- Laguntza teknikoak

Ayto78