Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Jarduera: jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Helburua, merkataletxe, denda eta enpresetan jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa egitea.

Hirigintza

Santa Fe kalea, 18. 20247 Zaldibia Tlf.: 943880357 Fax: 943885043 bulegoa@zaldibia.eus

Tramitearen pausoak:
 
1. Hasi aurreko komunikazioa aurkeztea: inprimakian zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar duzu eta jarduera une horretan bertan hasi daitekeela ulertzen da.
* Obra egon ezkero, obra lizentzia eskatu beharko da  (eskuragarri tramitearen zerrendan).
* Ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatu beharko da (eskuragarri tramitearen zerrendan "Ahalmena beste baten esku uzteko agiria".
2. Dokumentazioa aztertzea: agiriren bat falta bazaizu, komunikazioa aurkezten duzun unean, 10 eguneko epea emango zaizu ikusitako dokumentazio-hutsunea zuzentzeko eta bide batez horren jakinarazpena jasoko duzu.
3. Espedientea sortu: espedientea Ingurumeneko Lege Zerbitzura pasatuko da eta bertan alta eman eta zenbakitu egingo da.
4. Espedientearen egoera: eskatutako dokumentazioa aurkeztuko ez bazenu, beraz espediente osatu gabe izanik, jarduera bertan behera uzteko eta gelditzeko agindua jakinaraziko zaizu.
5.Ikuskapena egiteko zain: ikuskapena egiteko zain geldituko da jarduera, baldin eta dokumentazio guztia aurkeztu baduzu. Era berean, aldez aurretik udal zerbitzu teknikoen jakinarazpena jasoko duzu ikuskapena noiz egingo duten adieraziz. Izapide administratibo honi dagokion tasa ikuskapena egin eta gero igorriko dizu Udalak.
 
Hasi aurreko adierazpen honek ahalduntzen zaitu ezarri beharreko jardueran hasteko, erantzule bakarrak direla jardueraren titularrak eta egiaztagiria eman duten teknikariak: Dena dela, horrek ez du salbuesten jardueran hasi ahal izateko gaikuntza ematen duten administrazio tituluak eduki beharretik edo sektorean aplikatzekoak diren araudiek xedatzen dituzten aurretiko kontroletatik.
 
Aurreko pasartean xedatutakoaz eta udalaren ikuskaritza eta kontrol araudiaz gain, udal zerbitzu teknikoek dokumentu teknikoak aztertu ondoren, Udalak jardueran behar bezala jarduteko bestelako neurri osagarriak ere betearaz ditzake.
 
Udalak egiaztatuz gero datu, adierazpen edo dokumentu garrantzizkoren bat zehaztugabea edo faltsua dela, edo indarreko legeek eskatzen dituzten baldintzak ez direla betetzen, arauek xedaturiko espedientea izapidetu ondoren, eskubidea erabiltzeko edo jardueran aritzeko debekua ezar lezake, gertaeren berri duen unetik betetik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboez gain.
 
Komunikazio behar duten jardueren zerrenda:
 
1. Argindarra ekoizteko instalazioak edo energia berriztagarriak argindar bihurtzeko hartze- eta
eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 kW-etik gorakoa eta 100 kW-ekoa edo
baxuagoa baldin badute.
2. Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak,
mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia
totala (mekanikoa edota elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW baino txikiagoa bada eta
ekoizpenerako azalera ez bada 300 m2-tik gorakoa; hortik kanpo geratzen dira gainazalaren
tratamendua, bernizatze-lana, pistola bidezko pintatze-lana edo halakoak egiten dituzten
tailerrak, Jarduera sailkatuen lizentzien zerrendan baitaude sartuta.
3. Jarduera sailkatuen lizentzien zerrendako 7. puntuan sartzen ez diren biltegiratze-,
salerosketa- eta erakusketa-jarduerak eta -instalazioak.
4. Erregai likidoak edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik beherako edukia
dutenak; sailkapen honetatik kanpo utzita gasolindegi batean, hornitegi-parke batean,
banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.
5. Ibilgailuak zaintzeko lekuak.
6. Zenbait zerbitzu-jarduera: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun-zentroak eta botikak,
albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak,
masaje-etxeak eta hiltegi-zerbitzuak.
7. Hotelak eta erresidentzia komunitarioak, edadetuen egoitzak, ostatuak eta halako etxeak.
8. Jarduera sailkatuetarako aurretiazko lizentziaren menpe ez dauden ostalaritza- eta jatetxeestablezimenduak
eta jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak ematen dituztenak.
9. Jarduera sailkatuen lizentzien zerrendan sartu gabe dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta
etxeko eskortak.
10. Eraldaketa-zentroak.
11. Informazioa tratatu eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irratierrepikagailuak
eta telebista-errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, telefonia
mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, irrati-telefonoko estazioak eta estazio irratitelegrafokoak,
irrati-igorgailuak, telebista-igorgailuak eta alarmak kontrolatzeko zentralak) eta
antzekoak.
12. Instalazio osagarriak:
12.1.- Galdara-gelak.
12.2.- Airea girotzeko instalazioak.
12.3.- Kamera hozkailuen instalazioak.
12.4.- Erradio-diagnosi medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den
erregelamenduaren arabera, diagnosi medikoak egiteko helburua daukaten X izpien ekipoak
eta instalazioak.
13. Errauste-laberik gabeko hilerri eta tanatorioak.
14. Osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten beste jarduerak, otsailaren 27ko
3/98 Legearen 55. artikuluak xedatzen duenaren arabera eta 7/2012 Legearekin bat
datorrena.
 
Beharrezko dokumentazioa:
 
Dokumentazioaren ale bat paperean aurkeztu beharko duzu, eta nahi izanez gero kopia bat erantsi ahal izango duzu euskarri elektronikoan (CD nahiz USB memoriaren bitartez) izapidea azkartzeko asmoz.
* Ondorengo ataletako agiriak, bakoitzean inprimaki honetan zehazten den ordenaren zenbakia zehaztuta aurkeztuko dira:
A- Teknikari gaituak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da, egiaztatzeko jarduerak edota instalazioak bat datozela aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingumenarekiko bete behar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, ingurumen-inpaktoaren adierazpenean jasotakoak ere.
B- Proiektuaren idazlearen prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatzea, baldin eta proiektua dagokion Elkargo profesionalak bisatua ez badago.
C. Proiektu Teknikoa, gaikuntza eta eskumena dituen profesional batek egina.
C.1. Ingurumen Memoria: Jarduerari buruzko memoria deskriptiboa eta ingurumen-alderdiak ere aintzat hartzen dituena; jarduera garatzeko neurriak ere bilduko ditu. Hona edukiotako batzuk:
1.1 Lokalaren deskribapena; eremuak (erabilgarriak eta eraikiak), guztizkoak eta zatizkoak erabileren arabera; sarbideak, lokalaren kokapena eraikinaren barruan eta eraikinarekiko komunikabideak.
1.2 Fatxadaren edo fatxaden koloretako argazkia/k
1.3 Jardueraren deskribapena (helburua eta garapena-ren edo ekoizpenaren berezko teknikak, makinak, erregaiak, higiene instalazioak...) eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.
1.4 Jarduera funtzionatzeko behar dituen makinen deskripzio eta ezaugarri teknikoak, eta lokala aireberritu edo girotzeko instalaziorik jartzekotan, halakoen ezaugarriak.
1.5 Lokalaren edo jardueraren aurrekariak: deskriba-tzea edo azaltzea ea BERRIA, BERRIKUNTZA edo LEGEZTATZEA den, berria ez izatekotan.
1.6 Aplikatu beharreko Aplikatu beharreko araudia betetzen dela justifikatzea: udal araudia (HAPO, Orden. Osagarriak, Zaratari buruzko Orden., Eko-Ordenantza), Irisgarritasuna, Suteen aurkako Babesa, sanitate araudiak eta abar.
1.7 Berariazko erregelamenduen mende dauden instalazioen kasuan (instalazio elektrikoa, termikoa, gasarena, eta abar) haietako bakoitzari dagokion baimena eta kasu bakoitzean industria segurtasunari buruzko araudiek xedatzen duten zerbitzua abian jartzearen agiria aurkeztea.
C.2. Planoak
2.1 Jardueraren kokapena (eskala gutxienez, 1:5000).
2.2 Kokalekua: Lokalaren edo eraikinaren kokapen zehatza adieraziz eta finkaren gainerako elementuekiko erlazioa islatuz (eskala gutxienez 1:500).
2.3 Oin kotatuak: lokala osatzen duten maila guztien Gaurko Egoera islatzen dituzten planoak, honako hauek zehaztuz:
- Lokala osatzen duten gelen banaketa eta erabilerak, kotak eta eremuak ere azalduta (eskala 1/50 edo antzekoa) irisgarritasun arauak betetzearen justifikazioa barne.
- Instalazioak: aireztatzea, girotzea, makineria, Suteen aurkako Babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (eskala 1/50 edo antzekoa, irakurgarria)
2.4 Sekzio Kotatuak (eskala 1/50 edo antzekoa)
- Guneen eta erabileren altuerak, hodiak, instalazioak, makinariak eta abar erakusten ditu(zt)en sekzioa(k) (luzetara eta zeharretara).
- Bere sarbideak eta sestra-kotek trazatutako sekzioa.
2.5 Fatxada/k oraingo egoeran (eskala 1/50 edo antzekoan)
2.6 Jarduerarako beharrezkoak diren beste xehetasunezko plano batzuk.
  • Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa behar bezala beteta
  • Eskatzailearen (jardueraren titularra) eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua
  • Ziurtagiria, teknikari gaitu batek egindakoa, jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta aplikagarria zaien arau eta araudi guztiak bete egiten dituztela egiaztatzen duena
  • Memoria edo txosten teknikoa, horretarako eskumena duen profesional gaitu batek egindakoa
  • Egiaztatzea memoria edo txostena ziurtatu eta izenpetzen duen pertsonaren kualifikazio teknikoa edo gaitasun profesionala, baldin eta dagokion elkargo profesionalaren bisatua ez badarama
  • Jardunbidea antolamenduz edo ordenazioz kanpo dagoen edifizioren baten balego, kalte ordainari uko egiteko agiria behar bezala beteta
Bulegoan bertan aurkeztu behar da. Elektronikoki aurkeztu behar da

Aurretiazko komunikazioa

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Elkartutako dokumentazioa

Eskuliburua.

pdfP0312-01.pdf

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero udaletxean entregatu ezazu jendearen arreta ordutegian.

docP0309-01.doc

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Elkartutako dokumentazioa

Eskuliburua.

pdfP0312-01.pdf

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero udaletxean entregatu ezazu jendearen arreta ordutegian.

docP0311-01.doc

Ayto78